2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Emozioak

Emozioak norbanakoen barneko zein kanpoko eraginen aurrean sumatzen dituzten fenomeno psikofisiologikoak dira. Emozioa gure bizitzan daude jaiotzen garenetik eta paper garrantzitsua betetzen dute gure nortasuna eraikitzerakoan eta elkarrekintza sozialetan.


Egunero hartzen ditugun erabakien iturri nagusia izateaz gain, emozioek eboluzio- prozesu guztietan esku hartzen dute: komunikazioaren garapenean, ezagutza sozialean, informazioa prozesatzerakoan, atxikimenduan, garapen moralean, etab. (Aritzeta, Pizarri eta Soroa, 2008:26).

Oinarrizko emozio eta emozio konplexuak bereiz ditzakegu; halaber atseginak (positiboak) eta desatseginak (negatiboak).

  • Oinarrizko emozioak (baita lehen mailakoak edo funtsezkoak) berezko aurpegi adierazpena eta aurre egiteko ohiko gogoa sortzen dutenak dira.
  • Emozio konplexuak (baita bigarren mailakoak edo eratorriak) oinarrizko emozioen arteko konbinazioetatik eratortzen dira, baina ez dituzte hazpegi unibertsala sortzen, nahiz eta ekintzarako joera partikularrak (testuinguru desberdinetakoak) bai sortu.
  • Emozio positiboak (edo atseginak) helburu bat lortzen denean edo lor daitekeenean sentitzen denari egiten diote erreferentzia. Aukera horiei aurre egiten norberaren ekintzak ematen duenaz gozatzean eta eragiten duen ongizatean datza.
  • Emozio negatiboak (edo desatseginak) helburu bat blokeatzen denean sentitzen dira; mehatxu edo galera baten aurrean gertatzen dira eta egoerari presaz aurre egiteko energia eta mobilizazioa eskatzen dute.

Emozioen sailkapen- mota asko dago, eta horien artean zenbait berdintasun eta desberdintasun aurki ditzakegu, baina, hemen, kasu honetarako egokiena dena aukeratu dut: 


Iturria: Aritzeta, Pizarro eta Soroa (2008:26), Campos, Barret, Lamb, Goldsmith eta Stenbergen lanetik moldatua (1983)



OINARRIZKO EMOZIOAK
EMOZIO KONPLEXUAK
Negatiboak
Sumina, beldurra, tristura
Lotsa, gorrotoa, atsekabea, aspertzea, mesfidantza, etsipena, jelosia, inbidia
Positiboak
Poza, interesa, harridura
Plazerra, jakin- mina, gurtza, harrotasuna, etsasia

0 comentarios:

Argitaratu iruzkina