Astekaria
deritzon orri honetan, egunero klasean egiten ditugun ekintzen edo
aurrerakuntzen azalpena egongo dira. Honetaz aparte, Informazio eta komunikazio
teknologiak Lehen Hezkuntzan izan ditzaketen erabilgarritasunaren inguruan
ikasitako guztia eta nire usteak adieraziko ditut.
2014ko urriaren 23a
Hasi berri
dugun ikasturte honetan, IKT ikasgaian astero saio teoriko bat eta bi saio
praktiko ditugu. Gaur, klasea hasi bezain pronto bloga zabaldu dugu. Hainbat
sarrera egin ditugu, bakoitzean titulua, etiketak eta mezua zehaztuz. Ondoren
bideoak modu desberdinetan sartu, argazkiak editatu eta txertatu ditugu.
Honetaz gain, blog batekin dugun lehen kontaktua denez, diseinua aldatzen eta
aukeratu dugun gaiari egokitzen aritu gara ordu osoan.
Oso
baliabide digital erabilgarria da Lehen Hezkuntzan era dibertigarri batean
umeak hezitzeko prozesu aberasgarri baten bidez; eta oso garrantzitsua da gu,
etorkizuneko irakasleak izango garenez, honen funtzionamendua eta abantailak
ezagutzea. Blog-aren bitartez orain arte landu ditugun ideia batzuk praktikan
jarri ahal izan dugu. Aurreko asteetan IKT-en munduan murgiltzen egon gara
Internet eta teknologia berrien inguruko hainbat ideia landuz. Alde batetik,
egun pil-pilean dagoen 2.0 kontzeptuari buruz aritu gara, web mota hau espazio
birtual dinamikoak dira, non edozein erabiltzailek informazioa sortzeko aukera
duen. Ondorioz, lankidetza eta komunikazioan oinarritzen den tresna parte-
hartzaile eta elkar trukatzailea bihurtu da sarea.
Horretaz
aparte, ordenagailuez aritu gara. Egunero erabiltzen ditugu tresna hauek baina
ez ditugu ondo ezagutzen; ideia orokorrak baditugunez elementu espezifikoetan
zentratuta egon gara: software eta hardwarea desberdinduz.
2014ko urriaren 24a
Badira bi
aste informazio eta komunikazio teknologiak aztertzen gabiltzala; saio
teorikoetan nahiz praktikoetan aurrera goaz etengabe, hori dela eta gauza
berriak barneratzeko aukera izan dut. Behin bloga zabalduta, gaur gadgetak
txertatzen ikasi dugu. Alde batetik, bloga apaintzeko erloju bat txertatu dugu
eta bestetik, ikasgelako gainerako ikaskideen blogera sartzeko estekak ere
jarri ditugu. Azkenik, guzti hau egin ondoren, ordu bateko denbora librea izan
dugu bakoitza bere bloga antolatzeko, materiala bilatzeko eta informazioz
ornitzeko.
Azken ordu
honetan, blogean zentratu naizenean, web 2.0 eta blogak dakarten eraginetan
egon naiz pentsatzen: egunerokotasunean, gizarte mailan eta irakaskuntza
mailan. Sistema honek aurrerakuntza handia izan du, mundu osoan zehar datuak,
informazioa, argazkiak, bideoak eskuratzeko eta elkar-trukatzeko eta guzti hau
antolatzeko arduradun gara gu geu, erabiltzaileok.
Gizartean,
sarea edo interneta globalizazioa ekarri du, komunikatzeko erraztasun nabariak
eta informazioa hartzeko abantaila asko ematen digulako. Ordenagailuez gain,
beste sistema batzuen bidez gaude etengabe konektatuta.
Hezkuntzari
dagokionez, web 2.0 eskoletan sakonki sartu da. Gure egunerokotasunaren parte
bihurtu denez, hauek ondo erabiltzeko gaitasuna garatu behar da etorkizun
batean beharrei aurre egiteko gai izateko.
2014ko urriaren 30a
Gaurkoan,
blog-en inguruan ibili gara goizeko parterik luzeenean. Lehenik, diseinuaren
azken gadgetak ezagutu ditugu, hala nola, "Feed" gadgeta Hezkuntza Sailaren berriak jasotzeko
harpidetza lortzeko erabili dugu, ondoren zerrenda hori gure blogean ikusgai
egoteko. Gero, gure blogaren pribatutasuna zaintzeko eskubidea agerian uzten
duen gadget bat erantsi dugu behekaldean: "Creative Commons" delakoa.
Behin blogaren
diseinua amaituta, gure blogerako interesgarriak izan daitezkeen beste blog
batzuen informazioa bilatzen egon gara. Horretarako, bakarka ikasle gidan
agertzen diren blogen linkak aukeratu eta hauek hezkuntzan duten aplikazio
didaktikoa aztertu ditugu. Horrela, blog hauen inguruko erabilera,
funtzionamendua, antolaketa, diseinua... ikusita hausnartu ahal izango dugu
jarduera honen balioaz eta garrantziaz ikasleekin eta irakasleekin
erlazionatuta daudenak.
2014ko urriaren 31a
Gaur, gure
blog pertsonala alde batera utziz aurreko egunean planteatutako jarduerarekin
jarraitu dugu. Taldeetan banaturik atzo banaka aztertu genituen blogetatik
ateratako informazioa komentatzeko, batez ere, blogak irakaskuntzan izan
ditzaketen erabilpenen inguruan.
•
Blogak irakaskuntzan erabilgarriak izan daitezke?
•
Zeintzuk dira blogen ezaugarriak? Zergatik izan daitezke
komenigarriak eskolan erabiltzeko?
•
Zertarako erabili blogak hezkuntzan?
•
Zer blog mota topa daitezke eskolan aplikatzeko?
Aurreko
galderen bitartez, blog-ek izan ditzaketen erabilera didaktikoak aztertuta eta
adostuta izaterakoan, Prezi
batez baliatu gara klase amaieran taldeka aurkezpen txiki bat egiteko. Preziak,
eskema baten bidez ideiak era argi batean zehazteko aukera eman digu. Beste
gauza batzuen artean, irakaskuntzan aurkitzen diren blog motak (sailekoa,
ikasgelakoa, irakaslearena, ikaslearena...), blog-ek eskaintzen dizkiguten
abantaila eta onurak (gaitasun berriak garatzea, elkarlana, lan
kooperatiboa...) eta hauen erabileraren arrazoi nagusiak (sarbide erraza,
dohainekoak izatea...) azaldu diegu kideei.
Blog-aren gaia amaitutakoan, Microsoft Word eskaintzen dituen aukerak arakatu ditugu. Aurreko astean izandako Modulu astea eta gero, txostena egituratzen eta sortzen lagunduko dizkigun alderdiak landu ditugu. Egin behar izan dugun jarduera ondare kulturalari buruzko lan idatzia ondo antolatzea izan da. Ikasi ditugun tekniken artean, aurkibidea jartzeko erraztasunak, testua justifikatzeko moduez gain markatzaileak jartzeko erak ere ikasi ditugu.
Egin ditugun jardueretatik baliagarriena eta praktikotasun maila handiena duena izan da, alde batetik gaur egun erabiltzen dugun baliabide bat delako eta bestetik, etorkizunean erraztasunez erabili eta maneiatu beharko dugun programa bat delako. Klase honi esker, egokitasun eta erraztasun handiagoz burutu ahal izango ditut lanak.
2014ko azaroaren 14a
IKTak eskolan duen erabilpenari buruzko proiektuarekin hasi gara gaur. Horretarako, irakasleak lanaren nondik norakoak azaldu eta klasea taldeka banatu ditu. Behin taldeetan banatuta, IKTak hezkuntzan txertatzearen garrantziaz aritu gara. Izan ere, gaur egun, beste komunikatzeko tresnak diren IKTak sartu dira eskolan, bai gaitasunak lantzeko bai baliabide moduan erabiltzeko. Honen eraginez, irakasleen eta ikasleen rolak aldatu dira. Irakaslea dagoeneko ez da jakintzaren eta informazioaren igorle; izan ere, ikasleek beste modu batzuetan jasotzen dute informazioa. Horregatik, irakaslea jakintzaren igorle izan beharrean informazio jasotze horren prozesuaren gidari bihurtu da. Guztiok gara prozesu horren parte, beraz, garrantzitsuena beharrezko baliabideak ikasleen esku jartzea da.
Beraz, zertarako txertatu IKTak irakaskuntza arloan? Hauen bidez ikasleak hezteko aukera dugulakoan nago. Curriculumeko elementu eta zeharkako gaitasun bezala ulertu dezakegu. IKTak ez ditut prozesuaren oinarri ikusten, izan ere, oinarria metodologiaren bitartez sortzen da eta ez tresnekin.
Proiektuarekin hasteko, taldeko Sites bat sortu behar izan dugu, bertara igoko ditugu entregatzeko guztiak eta hurrengo asteetan egindako lana. Lehenik, talde fitxa eta akta burutu ditugu, taldekideen zereginak eta betebeharrak zehazteko.
Proiektu hau, ikasgaiaren muina garatzeko aitzaki paregabea iruditzen zait. Honen bidez, IKTen inguruko informazio asko bilatu, eztabaidatu eta barneratuko dugu; abantailak eta arazoen inguruko hausnarketa egiteko aukera ematen digu.
2014ko azaroaren 20a
Gaur proiektuarekin aurrera egin dugu. Lehenik eta behin egoeraren azterketa egiteko, webgune, blog eta bestelako Interneteko lekuetan egindako informazio bilaketetan topatutakoaz baliatu gara; ondoren Popplet izeneko programa batekin mapa kontzeptual bat eratzeko. Mapa kontzeptualaz gain, hipotesiak planteatu ditugu gaitasun digitalari buruz geneuzkan aurre ezagutzekin.
Horrez gain, gure proposamena bideratzeko egoeraren inguruan diharduten galderei erantzuna eman diegu eta lana planifikatzeko kronograma proposatuko dugu. Amaitzerakoan, beste egunean sortutako Google Sites-ean txertatu dugu bigarren emateko hau.
Horrez gain, gure proposamena bideratzeko egoeraren inguruan diharduten galderei erantzuna eman diegu eta lana planifikatzeko kronograma proposatuko dugu. Amaitzerakoan, beste egunean sortutako Google Sites-ean txertatu dugu bigarren emateko hau.
2014ko azaroaren 21a
Aurreko klasean burututako
egoeraren azterketaz eta IKT-ak txertatzeko garrantziaz haursnartzeaz gain,
gaitasun digitalaz aritu gara. Honen inguruan, Jordi Adell-en bideo bat ikusi
dugu horrela haren esanahia ondo ulertzeko eta bere baitan hartzen dituen beste
kontzeptu batzuk ezagutzeko. Bideoaren bitartez, gaitasun digitalaren
dimentsioak ezagutu ditugu: informazio gaitasuna, gaitasun teknologikoa,
alfabetizazio anitza, gaitasun kognitibo orokorra eta hiritartasun digitala.
Bestalde Delicious deritzon
plataforman kontua sortu eta ezagutu dugu. Delicious web-eko markatzaile
sozialak kudeatzeko zerbitzua da, plataforma honen bitartez esteka
interesgarriak edo baliagarriak bildu ahal izango dira. Zerbitzu edo aplikazio
oso garrantzitsua ikusten dut, izan ere, webguneak gorde bakarrik ez,
Delicious-eko beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ematen digu, eta
zehazteko ea zenbatek duten esteka bat beren markatzaileetan.
2014ko azaroaren
27a
Gaurkoan lana jarraitzeari ekin diogu. Etxean aztertutako webgune, blog eta bestelako Interneteko lekuetan egindako informazio bilaketan aurkitutakoa taldera eraman eta elkartrukatu edo partekatu dugu, gure egoerarako interesgarri eta baliagarriena izan zitekeena azpimarratuz.
Klase honi esker web-orri bat aztertzeko gai garela ohartu gara, aldez aurretik ezarritako esparru eta ikuspuntuetatik begiratuta edo abiatuta. Analisi hau interesgarria eta onuragarria delakoan nago, izan ere, etorkizunean irakasle izateko informazioaren tratamendu egoki bat egiteko ezinbestekoa da iturriari erreparatzea, edukia aztertzea... Laburbilduz, oso garrantzitsua da informazioa nondik ateratzen den jakitea eta kritikotasunez jokatzea, batez ere haurren heziketaz hitz egiten badugu.
2014ko azaroaren 28a
Gaur, taldeka hasi gara lanean. Hirugarren ematekoa amaitzea tokatu zaigu, hori dela eta egoera berdefinitzeko eguna izan da. Taldekideen artean testuinguru zehatz edo konkretu bat aukeratu dugu, nik praktikak egin nituen eskola oinarritzat hartuz, atal desberdinak egiten hasi gara.
Aukeratutako eskola egokia iruditu zaigu, alde batetik baliabide digital ugari dituztelako eta hau erraztasuna emango diolako proiektuaren inplantazioari, bestalde bigarren zikloko ikasleak direlako eta adin egokia iruditzen zaigu gero IKT-ak txertatzeko.
Egoeraren azterketan, ingurunea, eskola, ikastaldea eta baliabide digitalak aztertu ditugu. Funtsezko pausua da hau, izan ere, proiektua eratzeko orduan kontuan hartu beharreko aspektuak direlako. Beraz, gaurko egin beharrekoarekin arazoari edo egoerari aurre egiteko oinarria finkatu dugu.
2014ko abenduaren 11a
Egoeraren azterketa (ingurunea, eskola, ikasgela)
egin ondoren, IKTak txertatzean lortu nahi ditugun helburuak, zein arlotan
erabiliko diren, zein baliabide aprobetxatuko dugun eta zein proiektu… batez
ere aurrera eramango dugun proiektua definitu dugu. Hau zehazteko brainstorming
batez baliatu gara, non taldekide bakoitzak pentsatu dituen ideiak eta
ekarpenak planteatu dituen.
Azkenean, klasea proiektuaren planteamendu oso eta
borobil batekin amaitu dugu, non umeak eguneroko bizitzan aurkitu ditzaketen
gauzen bitartez unitate didaktiko bat planteatu dugun. Taldeka lan egingo
dutenez harreman interpertsonalak landuko dituzte, IKTen erabilera
sustatzearekin batera.
2014ko abenduaren 12a
Lanarekin
jarraituz, ematekoak edo entregagaiekin jarraitu dugu. Azken produktuaren
diseinuaren inguruko baliabide digitalak aukeratuz joan gara jokoak edo
jarduerak barne hartzen dituzten web-orriak bilatuz. Pentsatutakoa eta
aurkitutakoa amankomunean jarri eta gutxi
batzuk aukeratu ditugu ondoren umeentzat jarduerak jorratzeko, izan ere,
lanaren ardatza izango da.
Lana
bukatzen ahalegindu gara hurrengo egunean aurkezpena prestatu ahal izateko eta
egia esan era eraginkor eta praktiko batean lan egin dugu. Hala ere, beste
taldekide batekin batera, taldearen bultzatzaile moduan sentitzen naiz, ez oso
eroso.
2014ko abenduaren 18a
Proiektuari
amaiera emateko, talde batzuen aurkezpena entzun ondoren, aurkezpena prestatzen
hasi gara, non gure laneko atal garrantzitsuenak, era eskematikoan erantsi
ditugun. Bihar proiektua aurkezteko
momentua izango da. Beraz, ahalik eta lan gehien egiten saiatu gara, gauza
txikiak aldatzea edo gehitzea eta atalak banatzea besterik ez zaigu falta.
Aurkezpena
egiteko Powtoon izeneko programa aukeratu dugu. Aplikazio hau aurkezpen eta
bideo animatuak egiteko balio du, guzti hau sarean eginez.
0 comentarios:
Argitaratu iruzkina